eupa kaixo eta arratsaldeon,
beno zure web orri honetan sartu naiz eta ikusi det hemen arlo ezberdin askori erantzune ematen diezula,pazientzia ere ez daukezu makala ala ere,beno web hau ez bada hortako egin behintzet,beno lehenik animoak motel,munduko kopan ezbeharra tokatu zaizu hainbeste ilusio eta indar jarri ostean baina beno egindako lana hor izango da eta segi aurrera ba motel,hurrengo urtea ezberdine izango da,zailagoa ere bai baina gogor egin ezkeo maila politten egoteko aukera asko edukiko,animo ba motel!!!!
ne galdera zan ba begira ibili naiz galdezka gehien bat gipuzkun egiten diren btt-ko trabesien berri,txirrindularien elkartean galdetu det eta fax bat emateko esan didate bainan ez dakit aukeraik izango deten eta ez dakit jakingo dezuten web orrin batean ekartzen dituen,eta Euskal Herri osokoak badira hobeto,www.btteuskadi.com-en sartu naiz bainan ez dago martxan,besterik gabe zehozer jakin ezkero eskertuko nizueke erantzutea,benga ba animo eta beti aurrera!!!!!!!
Kaixo Iagoba,
Eskerrik asko zure animoengatik, asko eskertzen dira. Egia esan urte eskasa izan da niretzat, baina eduki dudan “mononucleosis”-a pasatu ondoren, espero dut datorren urtean berriro nire mailan egotea.
Nik ez dakit nun ikus ditzakezun mountain bikeko trabesiak, baina nik etxean horri batean hauek dauzkat:
Gipuzkoa:
17/09/2005 Urretxu
18/09/2005 Plazaola
19/09/2005 Oñati
25/09/2005 Ormaiztegi
02/10/2005 Leintz Gatzaga
09/10/2005 Lezo
12/10/2005 Tolosa (Berazubi)
15/10/2005 Itsasondo
23/10/2005 Eskoriatza
30/10/2005 Tolosa (Bentaundi)
20/11/2005 Amasa
Bizkaia:
17/09/2005 Gorliz
06/11/2005 Iurreta
Araba:
10-11/09/2005 24h Vitoria-Gasteiz ( www.extremsport.es )
25/09/2005 Luiando ( www.arbolmalato.com )
¿?/10/2005 Zurbano
¿?/10/2005 San Roman de Campezo (www.euskalnet.net/sanromancampezo/)
Espero dut lagundu izatea, nik San Roman de Campezo-ko martxa gomendatuko nizuke. Ni ia urtero joaten naiz eta oso paraje politak ikusten dira.
Beste barik,
Sorte izan ta ikusiko gara